Fazal Ilahi Chaudhry (Kharian, 1904ko urtarrilaren 1a - Lahore, 1982ko ekainaren 2a) pakistandar politikaria izan zen. Pakistango 5. presidentea izan zen 1973tik 1978ra.
Zuzenbide ikasketak egin zituen eta abokatu lanetan aritu zen Lahoren. 1942an batu zen Liga Musulmanera eta independentzia lortu ondoren, Pakistan Hezkuntza eta Osasun ministro izan zen Liaquat Ali Khanen gobernuan. Diputatu eta parlamentuko lehendakari ere izan zen.
1973an herrialdeko presidente hautatu zuten, Punjabetik etorritako lehena. Presidente kargua zeremoniala zen, eta benetako boterea lehen ministroaren esku zegoen. 1978an dimisioa eman zuen, militarrek boterea hartu ondoren.